Youtube eta (Alemaniako) politika

Alemaniako sozialistek ez dituzte kritikak ondo barneratzen.

Maiatzak 26 ditu gaur, hauteskunde eguna Europa Batasunean zehar. Hemen ere, estatu batzuetan behintzat, udal-hauteskundeak badira. Hemengo kanpaina desberdina da, esate baterako seinale eta semaforo asko kartelez beteta igaro dute hile hasieratik (!) gaur arte.

Baina hori ez da gaurko gaia.

Duela gutxi, rezomusik deituriko Youtuber batek, alemaniako alderdi nagusi batzuk ez bozkatzeko deia egin zuen, batez ere klima-aldaketaren gainerako erabakiengatik. Bideo horretan, CDU/CSU (bertoko EAJ), SPD (bertoko sozialistak) eta batez ere A*D (Bertoko V*X) ez bozkatzera deitzen zuen. Horien ordez, Grüne (Berdeak) edo Die Linke (Ezkerra) gomendatzen ditu, alternatiba hobeak direlakoan. Arrazoia du.

Egiari zor, energia alorrean Frantzia eta Alemania oso ezberdinak dira. Lehenak energia nuklearra hobestu dute azken hamarkadetan eta bigarrenak alderantziz: zentral nuklearrak itxi eta ikatza gogotsu erre. Baina hori izebergaren punta bakarrik da bideo honetan. Ez dut ordu bete bideoa ikusten igaro, beraz ezinezkoa gehiago esatea. Aleman maila hobea dudanean, agian.

Normala denez, egun batzuetara bideo horrek sekulako polemika sortu du. CDU-k kritikatu zuten, baina gehienbat sozialistei ez diote grazia askorik egin. CDU eta SPD-ko kide batzuek (gazteak, batez ere) Twitter eta YouTube bidez erantzun zuten. Horietako bat, ospe eta botere gehien duena, SPD-ko idazkari nagusia. Bideoa txiokatu zuen harrera ez hain onarekin.

Aspaldidanik dakigu YouTube-k eragin itzela duela. Politikariak ez dira oraindik kontuan jausi. Eta honelakoak gertatzen dira. Onena, ez dela fake news oraingoan. Estatubatuarrek Trump aukeratu zutenetik, sektore batek albiste faltsuen kontrato gerra bezalako bat dute. Ez dut ikusi, baina zur nago hemen ere norbait zegoela bideoan fact-checking-a egiten, garrantzitsua mezua denean.

Istorio guztiek bukaera edo ondorio bat izan behar dutenez, horra: hauteslekuak 18:00etan itxi dira. Hau idazten dudan bitartean, badakigu SPD-k ez dituela emaitza onak izan. Karma, batzuek dioten bezala.

Hegoaldean, FPÖ egoera eskasagoan dago.


Ohar honi buruzko iruzkinik? Hala bada, bidali iezadazu mezu bat hemengo alternatibaren bat erabiliz!