Duela gutxi Alemania hego-mendebaldera etorri nintzen bizitzera, lana dela-eta. Europa erdian nagoela esan daiteke.

Hona etortzean burokrazia asko egin behar izan nuen. Asko diodanean, asko da. Nahiz eta Europar Batasunean egon, bankua, osasun sistema eta beste hainbeste ez daude bateraturik.1

Horietako arraroena, edo behintzat (Hego) Euskal Herrian gertatzen ez dena, ikusentzunezko zerga ordaindu behar dela. Hemen Rundfunkbeitrag deitzen da, itzulita “emankizun kuota”. Irrati, telebista,2 eta interneteko edukia ordaintzen da. Horien artean, Arte kanal zoragarria ikus daiteke. Etxe bakoitzeko ordaintzen da. 17,5 € hilabetean; norbanakoak aukeratzen du nola ordaindu (lau hilero, hiru hilero, sei hilero edo behin).

Hau ordain nezan, Beitragservice von ZDF ARD Deutschlandradio-k gutun batzuk bidali zizkidan, non nire datuak sartu behar nituen. Web zerbitzu bat ere badute honetarako. Web orrialdean informazioa bete nuen, noiz eta nola ordaindu, etab. Dena ongi.

Denbora gutxira, beste gutun bat iritsi zitzaidan. SEPA ordainketa bat egiteko nire sinadura behar zuten. Beraz, gutuna bidali behar nuen Koloniara bi faktoreko autentikazio bezalako bat egiteko.

Oraindik ez dut erantzunik jaso. Urriaren 1ean jasoko dut, banku kontuan. 2018-09-26: Azkenean gutun bat jaso dut.


  1. Gero integrazioa saltzen digute. 32 urteren ostean ez da askorik egin. 

  2. Fernseher, alemanez. Euskaraz, itzulpen literala urrutikuskin litzateke baina horrek teleskopio esan nahi du.