Nire linux konfigurazioa
Urteak daramatzat GNU/Linux erabiltzen. Ubunturekin hasi nintzen 16-17 bat urte nituela, frogak egiten. Gero pixka bat alde batera utzi eta urte batzuetara, unibertsitatean nengoela Fedora-ra pasatu nintzen . Eramangarri ha gehiegi berotzen zen, nahiz eta ekinean garbitu. Bateria ere ez zebilen ongi: ordubete irauten zuen, asko jota. Konpontzeak ez zuela merezi pentsatuta eta, batez ere, handiegia eta pisutsuegia zela eta 13 hatzbeteko (beste) ASUS erosi nuen. Linux Mint instalatu nion. Hirurak euskaraz erabilgai Librezaleri esker.
Azken horrekin 6 urte eman eta gero, 2019 hasieran Debian jarri nion: laneko
ordenagailuak eta zerbitzariek bezala. Martxoan ThinkPad bat erosi nuen
azkenean: L seriekoa, X-ekoak garestixeagoak dira eta. Aptitude eta systemd
-rekin nekatuta Honi, Artix Linux jarri
nion. Arch Linux bezalakoa da, baina systemd
ordez openrc-init
edo runit
erabili daitezke. Nik lehena aukeratu nuen, gehienbat systemd
-rekin aspertuta
nengoelako. Haatik, milaka arrazoi daude aldatzeko.
13’‘-ko eramangarriak ez zituen ezaugarri oso onak: 4 GB RAM, prozesadoreak 1,7 GHz-eko maiztasuna… Mahaigain inguruneak, garapen inguruneak, besteak beste, RAM asko zanpatzen zuten eta errendimendua oso txarra zen. Arazo hau ebatzi nahian, tiling window manager deiturikoekin topatu nintzen, eta ekosistema horretan dzanga egin nuen.
Zerrendatuko ditudan aplikazio ia guztiek kontsola edo testu-interfazean datzate.
Orokorra §
Mahaigain ingurunea §
bspwm
edo Binary Space Partition Manager tiling window manager bat da.
Hau da, leihoek mosaiko bezalako bat sortzen dute gehitzen joan ahala. Izenak
dioen bezala, modu binario batean banatzen dira, baina hori erraz alda daiteke.
Lasterbide kudeaketa §
Beheko software askori laguntzen dion lasterbide daemon-a sxhkd
edo
Simple X Hotkey Daemon da. Testu fitxategi batean lasterbideak eta
komandoak ezarririk, hemen aipatutako software ia guztiak exekutatu
daitezke.
Konposaketa §
Mahaigaineko edukiak marrazteko edo konposatzeko picom
(duela gutxi arte
compton
-en fork bat zena) erabiltzen dut. Gardentasuna eta bestelako efektu
bereziak kudeatzen ditu.
Informazio barra §
polybar
-ek informazio barra simple bat erakusteko aukera ematen du, plugin
nahiko ditu eta norberaren script-ak ere erabil daitezke beste edozer
gehitzeko.
Menua §
rofi
-k modu ezberdinak eskaintzen ditu: alde batetik /usr/bin
-eko fitxategi
bitarrak exekutatu, .desktop
sarrerak dituzten programak exekutatu, beste makina batzuetara SSH egin
edota leihoak aldatu. Duen abaintaila on bat bere diseinua alda daitekeela da,
nahiz eta itxurak dakartzan.
Terminala §
st
-k Suckless Terminal edo Simple Terminal du izena. urxvt
-rekin urte
asko igaro ondoren zerbait berria probatu nahi nuen. Arazoa konfigurazioa .h
fitxategi batean egiten dela eta eskuz konpilatu behar da aldaketak ikusteko.
Pluginak partxe bezala txertatu behar dira, askori burukominak
eraginez.
Kontsola §
fish
edo Friendly Interactive Shell. Guztiok bezala, bash
-ekin hasi
nintzen, gero zsh
-ra (oh-my-zsh
pluginarekin) eta azkenean, plugin gutxi
erabiltzen nituela eta probatzea erabaki nuen. Gustura nago. Konfigurazioa
eta scripting-ak buruhausteak sortzen ditu, baina azken honetarako bash
erabiltzen jarraitzen dut.
Web nabigatzailea §
qutebrowser
Qt eta Python-ekin garatutako nabigatzaile polita (cute browser
ahoskatua) da. vim
bezalako kontrolak ditu. Saguarekin ere erabil daiteke
baina ohitu ondoren beste mundu bat da. Desabantaila nagusia plugin falta da,
baina ez zait asko axola: badu iragarkiak blokeatzeko sistema.
Dokumentuak §
Fitxategi arakatzailea §
ranger
. Textu-interfazea erabiltzen du eta bi edo hiru mailako ikuspuntua
eman dezake. qutebrowser-ek bezala vim tankerako kontrolak ditu. Testu
fitxategi gehienak terminalean erakusten dira, irudientzat euskarria eduki dezan
w3m
edo ueberzug
bezalako tresnak behar dira.
Testu editorea §
vim
. Ez naiz asko luzatuko hemen. emacs
ere erabili dut iraganean baina oso gustora
nago nire erabakiarekin. Pluginen laguntzaz (airline, CtrlP, besteak beste)
askoz errezagoa da guztia.
PDF-ak §
qutebrowser
eta ranger
-ek bezala, vim-en oinarritutako kontroldun zathura
PDF ikustaile sinple bat erabiltzen dut. Ezin dira dokumentuak editatu, tamalez.
Aisia §
Ikus-entzunezkoak §
Bideoak ikusteko mpv
erabiltzen dut. mplayer
-en oinarritua, funtzionalitate
hobeak ditu.
Musika entzuteko, ordea, konbinazio bat: mopidy
zerbitzari lez Spofity
ere entzun ahal izateko eta ncmpcpp
bezero lanetan. Musika lokala entzuteko cmus
ere ederto batean dabil, gurago duenarentzat.
Txatak §
2019an IRC eta XMPP-n, bai.
IRC alorrean, irsii
probatu ostean, enpaguarekin gelditu eta weechat
instalatu nuen. Ez naiz damutzen, egia badiotzuet. Konfigurazioa pixkat zaila da, hori bai. Matrix-eko plugina instalatu nuen duela gutxi eta ederto dabil.
XMPP-ri dagokionez, prosody-rekin nire zerbitzaria muntatu nuen duela gutxi. Oraingo
astean lortu dut profanity
OMEMO euskarriarekin konpilatzea. Arinago ere
erabili nuen eta oso pozik. irsii
-n oinarrituta izatea da laket ez dudana.
RSS jarioak §
newsboat
ez dut asko erabili batzuetan alferra eta petral samarra naizelako.
Beste batean esan bezala, nire zerbitzarian Tiny Tiny RSS instantzia bat
ostatatzen dut, eta nabigatzailean irakurri ordez nahiago —berriz—
kontsolan irakurri.
Lasai, XML edo OPML fitxategiak ere erabil daitezke.
Podcast-ak §
Hainbeste urtetan zehar mugikorrean eta ordenagailuan Pocket Casts eta
iVoox bezalako zerbitzuak etabili ostean, castero
erabiltzera pasatu naiz. ncmpcpp
antzeko interfazea du, zorionez.
Zailena? RSS-ak inportatzea: zerbitzuek eurek ere ez dute laguntzen.
Liburuak §
Egiari zor, liburu gutxi irakutzen ditut ordenagailuan, eta ez naiz
ohitu e-reader bat erabiltzera, baina lantzean behin ePUB-ak irakurri
nahi ditudanean epr
erabiltzen dut.