Honetaz

Webgunearen nondik norakoak jakin nahi badituzue, segi irakurtzen. Hala ez bada, itzuli hona ekarri zaituen lekura.

Nor dago honen atzean?

Jon deituriko norbanako bat, jakina —nor bestela?—; domeinua erosten euskaldun bizkorrena. Ponte-izen arruntaz profitatuz nolabaiteko anonimotasuna berma nezake. Are gehiago, ez ditut zinez ezagutzen nautenak —pertsonalki zein profesionalki— behar baino gehiago lotsarazi nahi.

Ogibidez informatikari, softwarea idazteko ordaintzen didate hilero, ezberdintzen nauena delako big data —adiera ezberdinetan— maneiatzea izaki. Bestelakoak webgune honetako (azpi)testuarekin suma ditzakezue.

Zer jorratuko da hemen?

I don’t wish to be hampered by any restrictions in the compilation of my notes. I shall not attempt any system or method. I will jot things down as I remember them. Fiodor Dostoievski, Notes from the Underground

Nire (in)kontzientzia-jarioa. Denbora eta batez ere gogoa dudanean, otutzen zaizkidan ideiak islatu, islatzen eta islatuko ditut Infobahn tarte honetan, ganorazko kalitate-maila batera heldu nahian: artikuluak, kontakizunak, irudiak…

Gai finko gabe, auskalo zer jorratuko dudan hemen. Nahaste-borraste bat, ziur aski: ikus etiketak ideia bat egiteko. Zerrenda aldakorra denez, jarraitzea gomendatuko nizueke; sindikazio bidez hobe. Lekuko izan zaitezten, besterik ez.

Zergatik blog bat sare sozialen garaian?

Again, what is my object precisely in writing? If it is not for the benefit of the public why should I not simply recall these incidents in my own mind without putting them on paper?

Quite so; but yet it is more imposing on paper. There is something more impressive in it; I shall be better able to criticise myself and improve my style. Besides, I shall perhaps obtain actual relief from writing.

Fiodor Dostoievski, Notes from the Underground

Alde batetik, idazten dudanaren jabegoa nahi dudalako; egungo interneta, hein handi batean, AEBtako mendebaldeko kostaldeko enpresa batzuen eta ekialdeko inteligentzia-agentzien kontrolpean baitago. Historiari erreparatuz, azken honek zentzua du behintzat… eta tamalez saihestezina zaigu.

Bestetik, denbora aurrera joan ahala sare sozialak gero eta nekezago zaizkidalako: edukia funtsean errepikakorra bilakatu da, iruzkinak barne. Horregatik, .eus domeinu bat eskuratu ostean, behingoz esklusiboki euskaraz idaztea erabaki nuen: hobe berandu inoiz ez baino. Areago, euskara esparru gehiagotan erabiltzeak beraren jakituria ugertzea ekidituko dit.

Zein teknologia darabil?

Software librea, batez ere. Webgune hau Ruby programazio-lengoaian idatzitako Jekyll motore estatikoaz eraikia da; nik egokitutako minima gaiarekin. Guzti hau nginx web-zerbitzari duen makina batean ostatatzen da, Frantziako server farm ezezaguneko Debian makina batean kokatua.