Duela gutxi posta-zerrenda batzuk jarraitzen hasi nintzen: Librezale1, Liberationtech, nettime... azken honetan duela egun batzuk harritu ninduen zutabe (ingelesezko op-ed) batekin aurkitu nintzen: Everything You Need to Know About General Strikes. Beste zutabe batean, egileak sindikatuak zer diren ere azaltzen du.

Gehienontzat ebidenteak diren gauzak azaltzen dira, hala nola:

“Historically speaking, the general strike is incredibly successful since it completely shuts down the functions of the economy,” author and union organizer Shane Burley tells Teen Vogue. “This is really the foundation of the power workers have under capitalism, to withhold their labor and undermine capital. Because a general strike affects the economy so broadly, it gives workers a huge bargaining chip to make massive societal demands — not just in one workplace, but of capital across all sectors.”

Vogue, hitz gutxitan, moda aldizkari bat da. Horien irakurleak klase erdi-altukoak (dirudunak) direla esango nuke. Normalean ez dago askoren esku han agertzen diren arropak, bidaiak, etab. eskuratzerik. Hala ere, nerabeen bertsioak, Teen Vogue-k ezkerrera biratu du. Trumpen hautaketak AEBetako politika buruz behera jarri du eta asko ezkerreratzen ari dira.

Nik, egia esan, joera hau eskertzen dut.


  1. Hainbeste urteren ostean Marrapuntu eta Zabalduren (goian beude) bidea jarraitzen ez badu ondo.