Askotan erabiltzen da publish or perish esaldia akademiaren presioa eta ekosistema azaltzeko.

Oso sinplea da. Lauzpabost urte ikasi ondoren beste hainbeste igarotzen dituzu doktoretza batean. Tesia aurkeztu ostean, irakasle postu bat edo post-doc bat lortu duzu. Mundu horretan bizirauteko, artikuluak argitaratu behar. Hori da zure lana. Lehena izan behar zara, lan sakona egin behar duzu, eta gaia garrantzia edo efektu handia izango duen zerbait izan beharko litzateke.

Honekin, taldearentzat dirua lor dezakezu. Urte batzuetarako etorkizuna bermatua1. Dirua oso, oso garrantzisua da akademian, kapitalismoan gaude azken finean.

Horrelako zerbait egin du Carlos Lopez-Otín biokimikari asturiarrak. Bere ikerketengatik hainbat dirusari eta ospe lortu du. Baina duela gutxi egia azaleratu da: egile(kide) bezala agertzen den zortzi bat paper atzera egin dizkiote irudi berdinak erabili dituelako eta datuak desagertu direlako, besteak beste.

Hemen duzue istorio guztia. Oso mamitsua eta entretenigarria.


  1. Nire kasuan laguntzailea naiz, beraz asko jota egilekide izango nintzateke, azalpen teknikoak emanez. Hala ere, nire kontratua eta proiektua testuinguru desberdin batean murgiltzen dira.