Duela gutxi Parisen izan naiz lana dela medio. Bidaiak antolatzea, bereziki unibertsitate mailan, oso konplikatua da: baimena eskatu, itxaron eta baiezkoa ematen badizute, garraioa eta hotela erreserbatu. Dirua bueltatuko dizute noizbait, baina hobe merkea bada (kalitate/prezio ona izanik).1

Kasu honetan TGV/ICE-rekin joan eta etorri naiz, DB eta SNCF-k (Alemaniako eta Frantziako trenbide sareen kudeatzaileak, hurrenez hurren) abiadura handiko tren internazionalak zerbitzatzeko egin duten akordioari esker.2 Gainera, unibertsitatearen arabera lehen aukera trena izan behar da. Distantzia handiagoetan, edota tren ibilbide luzeetan, hegazkina.

Dena ondo joan ostean, batzarreko harrera aurkezpenean partehartzaileon ikatz arrastoa (carbon footprint, ingelesez) aztertu zuten. Horien arabera, pertsonako tona bat baino gehiago erabili genituen. Horretarako arrasto hori murrizteko neurriak hartu zituzten (sardexka, plater, etab. birziklagarri erabiliz, adibidez).

Niri bururatu zitzaidan lehena zera zen: arrasto hori norberaren aukeren arabera da, beraien erabakien ondorioa. Beste modu batean esateko, nik tranbia, metro eta trenarekin ez nuen erregairik kontsumitzen zuen garraiobiderik hartu (bai, badakit, elektrizitatea sortzean ere gertatzen da, alegia), beraz konparaketa tranpa zen. Esanahia ulertzen dut, baina errua ez da berbera.

Zeinek egiten du kalte gehien? Argi dago: hegazkinek. Etorkizunean, alternatibaren bat sustatzean ondo legoke. Beste modu batean esanda, abiadura handiko trenak. Euskal Herrian badakigu gai honek eztabaida handia sortu duela azken hamarkadan.3 Baina bestalde onura dakar hein batean. Orokorrean, hegazkina baino hobe: ez dago pisu mugarik, ez segurtasun kontrol handirik, interneten nabigatu daiteke... baina motelagoa da. Serioago jarrita, natura, herri, baserriak suntsitu eta orohar herri-hiri desberdintasuna areagotzen du. Guzti hau esanda, progresu hau, non garraio mota zaharrak beste batzuekin aldatzen diren, aintzat hartu dugu gu jaio baino arinago gertatu delako. Autobide eta horrelakoak ongi daude, baina iraganean ere kaltegarriak ziren.

Mindu egiten nau hau esateak baina beharrezko gaitz bezala ikusten dut. Agian Alemanian bizitzeak nire ikuspuntua aldatu du, hemen horrelako gauzak ondo doazelako. Batek daki.

Errua, beti bezala, sistemak du.


  1. Batzuetan, erabakiak justifikatzeko pantaila-argazkiak eskatzen dizkizute. 

  2. Eta %25-eko deskontu txartelari esker, noski. 

  3. Ni batxilergoan nengoenean (duela ia 15 urte) eguneroko gauza zen.