Honetaz

Webgunearen nondik norakoak jakin nahi badituzue, segi irakurtzen. Hala ez bada, itzuli hona ekarri zaituen lekura.

Nor dago honen atzean?

Whatever form writing may take in the future, it will remain central to the human experience, empowering and memorializing. As an Egyptian scribe brushed in ink some four thousand years ago: ‘A man has perished and his body has become earth. All his relatives have crumbled to dust. It is writing that makes him remembered’.

Steven Roger Fischer, A history of writing

Jon deituriko norbanako bat, akaso, domeinua erosten azkarrena? Pertsona pseudonimoa, beharbada, ponte-izen arruntaz baliatu dena? Izenkide-taldea, apika, zeinetako noizbehinka ausaz aukeratutako batek sarreraren bat edo gehiago idazten duen? Ala, agian, horien artean sortutako Borg bezalako garun-kolektiboa?

Auskalo… hori asmatzea zuen menpe utzi da, webgune honetako (azpi)testua(k) lagun.

Zer jorratuko da hemen?

I don’t wish to be hampered by any restrictions in the compilation of my notes. I shall not attempt any system or method. I will jot things down as I remember them. Fiodor Dostoievski, Notes from the Underground

(In)Kontzientzia-jarioa. Denbora eta batez ere gogoaren arabera, otutzen diren ideiak islatu, islatzen eta islatuko dira Infobahn tarte honetan, ganorazko kalitate-maila batera heldu nahian: artikuluak, kontakizunak, irudiak…

Gai finko gabe, auskalo zer jorratuko den hemen. Nahaste-borraste bat, ziur aski: ikus etiketak ideia bat egiteko. Zerrenda aldakorra denez, jarraitzea gomendatzen da; sindikazio bidez hobe. Lekuko izan zaitezten, besterik ez.

Zergatik blog bat sare sozialen garaian?

Again, what is my object precisely in writing? If it is not for the benefit of the public why should I not simply recall these incidents in my own mind without putting them on paper?

[…] I shall be better able to criticise myself and improve my style. Besides, I shall perhaps obtain actual relief from writing.

Fiodor Dostoievski, Notes from the Underground

Alde batetik, idazten denaren jabegoa nahi delako; egungo interneta, hein handi batean, AEBtako mendebaldeko kostaldeko enpresa batzuen eta ekialdeko inteligentzia-agentzien kontrolpean baitago. Historiari erreparatuz, azken honek zentzua du behintzat… eta tamalez saihestezina zaigu.

Bestetik, denbora aurrera joan ahala sare sozialak gero eta nekezago direlako: edukia funtsean errepikakorra bilakatu da, iruzkinak barne. Horregatik, .eus domeinu bat eskuratu ostean, behingoz esklusiboki euskaraz idaztea erabaki da: hobe berandu inoiz ez baino. Areago, euskara esparru gehiagotan erabiltzeak beraren jakituria ugertzea ekidituko du.

Zein teknologia darabil?

Software librea, batez ere. Webgune hau Ruby programazio-lengoaian idatzitako Jekyll motore estatikoaz eraikia da; nik egokitutako minima gaiarekin. Guzti hau nginx web-zerbitzari duen makina batean ostatatzen da, Frantziako server farm ezezaguneko Debian makina batean kokatua.